Endika eta Barrenetxea IVak, Ezkurra II eta San Miguelen aurka jokatuko dute gaur, Sagardoaren Txapelketako partidua. Endikak eta Barrenetxea IVak irabazita, pauso haundia emango lukete finalerdietara sailkatzeko bidean. Zortzi puntu lortuko lituzkete eta B taldean bi bikote egongo lirateke zortzi punturekin. Gainerako hiru bikoteek ez lukete ia aukerarik izango sailkatzeko. Denera, lau partidu jokatuko dira gaur Galarretan, 16:00etatik aurrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!