Lincoln presidentea, esklabotzaren aurka

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 2a, 01:00

Steven Spielberg-ek zuzendatutako Lincoln pelikula jarriko dute Biterin, gaur (19:30 eta 22:30) eta bihar (19:30). Aktore nagusiak Oscar sariak irabazi dituzten Daniel Day-Lewis eta Sally Field dira. 1865 urtean kokatzen da pelikula. Abraham Lincoln, Ameri­ketako presidenteak lege proposamen bat egiten du, esklabotzarekin buka­tzeko. Baina Ame­riketako Gerra Zibilaren bukaeran daude, eta gauzak zailtzen ditu horrek. 7 urtetik gorakoentzako filma da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!