Esnal eta Oiagak finalerako pasea eta mailaz igotzea jokoan, gaur

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 2a, 01:00

Esnal eta Oiaga seniorrek, Gipuzkoako Trinkete Txapelketako finalerdia jokatuko dute gaur, bigarren mailan. Gazteleku taldeko bikotea izango dute aurrez aurre, 16:15etatik aurrera, Iruran. Bikote hernaniarrak txapelketa ezinhobea egin du eta gaur irabaziz gero, finalerako pasea lortzeaz gain, mailaz igoko lirateke. Larrañaga eta Salaberria alebinek, berriz, finalzortzirenak jokatuko dituzte gaur Bergaran. Bestalde, bihar lau partidu jokatuko dira Hernanin, 11:00etatik aurrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!