Udazken eta neguko arropa merke-merke erosteko aukera izango da, datorren ostiral eta larunbatean, Atsegindegin jarriko den Stock Azokan. Ostiralean arratsaldez (17:00-20:00) eta larunbatean goizez (10:00-14:00). Haurren arropa eta kiroletako jantziak erosteko aukera izango da bereziki. Baina baita gizon eta emakumeentzako arropak ere. Hernani eta inguruko dendek beherapenetan saldu ez dutena jarriko dute salgai azokan, laster udaberri eta uda denboraldi berriko generoa jasoko baitute.
12 denden artean, 8 hernaniarrak
Guztira 12 dendak hartuko dute parte Stock Azokan, gehienak, Hernanikoak. Besteak beste, Ibaimendi, Valen, Ilargi, Kera, Marna, Kuluxka, Maialen haurdenda eta Feli dendek jarriko dituzte salgai, beren produktuak.
Puzgarriak, haurrentzat
Gurasoek aukera izan dezaten denboraldiko txolloak lasai begiratu ahal izateko, haurrentzako puzgarriak ere jarriko dituzte, Atsegindegin bertan. Larunbat goizean izango da hori, 10:30etatik 12:30etarako tartean.