Hernanik estu hartuko du DKS bolada onari eusteko asmoz

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 2a, 01:00

Partidua etxean izango da, 16:45etatik aurrera. Hernaniarrak dira faborito, joaneko partiduan erraz nagusitu baitziren.

Oso bolada onean dabil Teklan Laser taldea eta horri eusteko asmoz, estu hartuko du gaur DKS talde donostiarra. Etxean jokatuko dute, hau da, kiroldegian. Arra­tsaldeko 16:45etatik aurrera izango da.
Hasiera batean, hernaniarrak dira norgehiagoka irabazteko faborito, izan ere, joaneko partiduan erraz nagu­situ ziren hernaniarrak. Dena dela, kontu haundiarekin ibili beharko dute, DKS talde beteranoa baita eta sorpresak eman ohi dituzte. Edozein partidutan euren onena eman dezakete. Gainera, sailkapenean ez dute alde haundiegirik. Hernaniarrak 7garren postuan daude eta donostiarrak 9garrenean.
Hernanik goiko postuetan ibiltzeko aukera badu, izan ere 2 puntutara dauzka, 4garrena, 5garrena eta 6ga­rrena. 26 puntu dauzka.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!