Langile ikastolako irakasle eta gurasoak Urbieta kalean egon ziren ostegunean, firma biltzen, irakaskuntzako murrizketen kontra. Salatu zuten, 2010 urtetik 300 miloi euro gutxiago dedikatzen direla hezkuntzara, eta orain LOMCE lege berriak gehiago murriztu nahi duela diru kopurua. Hori dela eta, behar baino irakasle gutxiago daude ordezkatzeak egiteko, eta irakasle bat bost egunean faltatzen denean etortzen da ordezkoa, ez lehenengo egunetik. Irteerak egiteko ere diru gutxiago daukate, eta abar luze bat.
Hori guztia salatzeko hainbat protesta ekitaldi egiten ari dira, eta ostegunean firma mordoxka bildu zuten Urbietan. Gaur, Donostiako manifestaziora joango dira. 17:30etan, Bulebarrean.