Hernanin ia langile guztiek egin dute greba, hiru egunez, Eguneko Zentroetako eta Zaharren Egoitzako gaueko zerbitzuetan, Espainiak proposatu duen erreforma berriaren kontra. Erreforma horren arabera, hileko soldatan 400 euro gutxiago kobratuko dituzte langileek, eta urtean 200 ordu gehiago lan egin beharko dituzte.
Hernanin 26 langile
Egoera horretan 26 langile daude Hernanin; Eguneko Zentruan 22, eta Zaharren Egoitzako gaueko zerbitzuan lau. Subkontratatuta daude, eta Eulen enpresako langileak dira. Langile horietatik 25ek egin dute greba hiru egunotan, ia %100ek. Zerbitzu minimoak ondo egin direla jakinarazi diote Kronikari.
ELA: «Adegiren jokaera onartezina da»
ELA sindikatuak jakinarazi duenez, egoera horretan dauden ia langile guztiek egin duten greba, 5.000 langilek alegia. ELAk dioenez, Adegik Espainiako lan erreforma babestu du, eta hori onartezina da. Are gehiago, Diputazioak dirua jartzeko proposamena egin duenean, baldintzak mantentzeko.
ELAk jakinarazi du, protestak jarraitu egingo duela, eta greba mugagabea ere ez dutela baztertzen, «negoziazioarik ez badago».