Hernaniarrak hasi dira ‘Mugi’ eskatzen

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 1a, 01:00

Dagoeneko 400 hernaniarrek eskatu dute Mugi txartela. Dena dela, asko dira Mugi eskatu beharrik ez dutenak, dagoneko Lurraldebus badutelako. Hernanin 14.000 Lurraldebus daude.

«Aro berri bat hasi da Gipuzkoarentzat», esan zuen atzo Larraitz Ugartek, txartel bakarra izango dena martxan jarri bezperetan. Hernania­rrak ere hasi dira Mugi txartela eskatzen, Gipuzkoa guztiko garraio publikoetan erabili ahal izango dena, eta tarifa berdinarekin. Hernaniko lineako bi autobusetan eta herri barruko autobusean ere erabili ahal izango da. Renfen erabili ahal izango da, baina tarifa ezberdinarekin. Hernanin 14.000 Lurralde­bus txartel daude (herritar batzuk bi Lurraldebus txartel dauzkate) eta horiei zuzenean tramitatuko zaie Mugi txartela, ezer egin beharrik gabe. Hala ere, asko dira dagoeneko Mugi eskatu dutenak: 400 hernaniar, guztira.

«Tarifa bakarra, hito historikoa»
Astelehenetik aurrera mar­txan izango da Mugi txartela, eta Euskal Herrian Gipuzkoa da lehenengo lurraldea tarifa bakarrak jarriko dituena ga­rraio publiko guztietan. La­rraitz Ugarte Azpiegitura Di­putatuak adierazi zuenez «hito historikoa izango da hori Gipuzkoa­ren­tzat, eta herri batetik bestera mugitzea errazagoa izango da». Alde horretatik satisfakzioa eta poza azaldu zituen Ugartek, instituzioen arteko lana txukuna izan delako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!