900 haritz, pago eta gaztain landatuko dituzte bihar, Aparrainen

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 1a, 01:00

Umeak autobusez joango dira Ugaldetxora eta hitzordua 09:30etan da, Biteri ondoan. Helduak oinez joango dira, 08:00etan Plazatik abiatuta. Itzulera, 13:00ak inguruan.

Zuhaitz Eguna izango da bihar, 40garren urtez. Aur­ten, Aparrainen izango da eta bertan 900 zuhaitz landare aldatuko dituzte. Ohi be­zala, bertako espezieak izango dira. Kasu hone­tan: hari­tza, pagoa eta gaztainondoa. Azken bi urteetan bezala, haurrek eta helduek elkarrekin ospatuko dute Zuhaitz Eguna. Haurrak, autobusez joango dira Ugaldetxoraino. Autobusa 09:30etan aterako da Elkano kaletik, Biteri ondotik. Ikastetxeen bidez egin da izen ematea. Helduak berriz, oinez joango dira. Plazatik abiatuko dira 08:00etan. Ibilbidea, honakoa: Gudarien plaza-Loidi, Lepatxiki-Saratsain-Bezkita-Ugaldetxo-Aparrain. Urtero bezala, umeek ha­maiketakoa izango dute ondoren. Itzultzeko ere autobusa izango da eta 13:00ak aldera aterako da Ugaldetxotik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!