Martxoaren 23an Korrika Hernanitik pasako dela-eta, Orkolagako auzotarrek egun osoko festa antolatzea erabaki dute: haur-jolasak, talo tailerra, toka txapelketa, bazkaria, kontzertuak... Hau guztia antolatzeko laguntza behar dutela-eta, bilera deitu dute gaur, arratsaldeko 19:00etan Anboto tabernan. Azaltzeko deia luzatu dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!