Sei Udalek bat egin dute, enplegua sortzeko planarekin

Kronika - Erredakzioa 2013ko ots. 28a, 01:00

Hernani, Andoain, Astigarraga, Lasarte, Urnieta eta Usurbilgo Udalek 484.000 euro inguru bideratuko dituzte enplegua sustatzeko planera.

Atzo eguerdian prentsaurrekoa eman zuten 6 Uda­letako alkateek, Enplegu Pla­naren nondik-norakoak azal­tzeko.
Sei Udalek eskualdeko plan bat osatu dute, eta 484.000 euro bideratu dituzte, 81 lanpostu sortuko dituzten 6 proiektutarako.
Proiektu horiek dira, batetik, enplegu eta formakuntza arlokoak; bestetik, autoenpleguaren arlokoak; eta azkenik, kontrataziorako laguntza arlokoak.

Epe motzerako enplegu plana

Lan aukerak sortzea da plan honen helburua. Martxotik ekainera bitartean egingo dira kontratazioak, eta ondoren, iraila partean, hausnarketarako tartea izango da. Irailetik aurrera, planarekin jarraitzeko asmoa ere azaldu zuten, atzokoan.

Parte-hartze eta lankidetza
Bestalde, nabarmendu zuten plan honi esker parte hartze eta koordinazio haundia lortu dela; bai sektore askoren, bai udal teknikarien eta baita politikarien artean ere. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!