Herri barruko autobusean ‘Mugi’ txartel berria erabiliko da hemendik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2013ko ots. 28a, 01:00

l Araudi bat ere onartu da, Hernanik sortuko duen Baratza Parke publikoarentzat. l Parot Doktrina gogor salatzen duen mozioa onartu zen, eta Martxoaren 8ko eta Sahara herriari buruzko adierazpenak ere bai. l PSE-EEk hondakinen tratamenduari buruz aurkeztu zuen mozioa ez zen onartu.

Herri barruko autobusean Gipuzkoako beste autobusetan bezala funtzionatuko du hemendik aurrera txartel bakarrak. Alegia, Lurralde­bus txartela, edo hemendik au­rrera Mugi txartela izango den hori erabiliko da Her­na­niko herri barruko autobusean ere. Plenoak halaxe erabaki zuen asteartean, eta aho batez erabaki ere. «Bidaia bakarra egitea orain baino garestiagoa izango da, baina behin eta berriz erabiltzen dutenek dezenteko onura nabarituko dute».
Horrez gain, beste puntu bat eta hiru adierazpen onartu ziren, eta mozio bat atzera bota zuten.

Hernanik Baratza Parke bat izango du
Hernaniko Udala lanean ari da terreno publikoetan bara­tzak egiteko aukera eskaini as­motan. Dagoeneko Kutxa Ekogunean (lehengo Zabale­gi) hernaniarrek eskatu dezakete baratza bat, eta laister Hernaniko lurretan ere izango da aukera baratza mutur bat egiteko. Produkzio ekologikoan egin behar da bara­tza, eta ez da negoziorako egingo. Astearteko Ple­no­an aho batez onartu zen ba­ratza horietan parte har­tzeko araudia zein izango den. 

Plenoak eskatu du, Parot Doktrina aplikatu zaien presoak aske uzteko
Plenoak hiru erabaki hartu zituen atzo Parot Doktrina­ren inguruan, Gobernu Tal­dea eta EAJren aldeko botoekin eta PSE-EEren absten­tzioarekin. 1) Parot Doktrina aplikatu zaien presoak aske uzteko eskatzea, Estrasbur­goko Giza Eskubideen Tribu­nalak legez kanpokoa dela esan duelako, besteak beste. 2) Euskal presoen aurkako salbuespeneko legedia bertan behera uzteko, Euskal Herrian bizi dugun itxaropen egoeraren aurrean.
3) Erabaki hau herritarrei jakinaraztea, eta baita Eu­ro­pako Giza Eskubidee­tarako Komisionatu Nils Muiznieks jaunari ere.

Beste bi mozio
Emakumeen Nazioarteko egu­naren bueltan, Plenoak aho batez erabaki zuen adierazpen instituzionala. Ema­kumeen egoera salatu eta Udalaren lehentasunak go­go­ratu zituzten: berdintasunerako politika publikoak ga­ra­tzea, programa eta proiek­tuak aztertzeko ga­raian genero-ikuspegia kontuan hartzea, emakumeen elkarteekiko el­ka­rrizketa politikoa indartzea.
Saharako Errepublika De­mo­kratikoaren bandera Her­naniko balkoian jarri zuten atzo, Plenoak hala erabakita. Saharako herriari babesa azaldu zien eta Maroko, Espainia eta Nazioarteari eskatu, bitartekoak jartzeko, 40 urteko exilioarekin bukatzeko.

Hondakinei buruzko mozioa, atzera

PSE-EEk azken orduko mo­zioa sartu zuen Plenoan, hondakinen tratamenduari bu­ruz­koa (ikusi astearteko Kro­nika), inzineradora ez egiteagatik Gipuzkoak ordaindu beharko lituzkeen kalte ordainei buruzkoa. Mozio hori ez zen onartu, Gobernu Taldeak kontra bozkatu zuelako. Luis Intxauspe Alkateak galdetu zuen, erraustegiak herriko diru kutxei urtez urte ze kalte eragingo liekeen. Eta adierazi zuen, gaur egun beste politika batzuk ari direla hobesten Europan, eta ez erraustea.

Araudi eta adierazpenak: 

www.kronika.net  
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!