Inmigrazioa eta atzerritarren legeari buruzko hitzaldia, gaur

Kronika - Erredakzioa 2013ko ots. 28a, 01:00

Agustin Unzurrunzaga, SOS Arrazakeria taldeko kideak hitzaldia emango du gaur, 19:00etan Biterin (au­rre­ratu egin dute zita).
Hitzaldian inmigrazioari buruz ariko da. Bereziki, atzerritarren legea deiturikoak 2013an izango dituen eraginak aztertuko ditu: osasun eskubide murrizketak, krisi ekonomikoa eta honen ondorioak...

AMHERek 10 urte

Antolatzailea Hernaniko El­karte Multikulturala da, AMHER, hain zuzen. 10 urte betetzen ditu aurten, eta horren harira, hainbat ekitaldi antolatzen ari da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!