Gidabaimena euskeraz, eta dohainik

Kronika - Erredakzioa 2013ko ots. 27a, 01:00

Hernanin 66 herritarrek atera dute gidabaimena euskeraz, eta hiruri Udalak ordaindu die.

Ander Goia, Borja Polaina eta Yeelen Pellejero zortedun dira. Gidabaimenaren zati teorikoa aprobatu dute, euskeraz egin dute, eta Udalak ordaindu die (400 euro arte). Euskera Batzordeak bultza du kanpaina hau, Burun­tzaldeko beste herrietako ba­tzordeekin batera, eta autoeskola bakoitzetik ikasle bati tokatu zaio saria. Guztira, Hernanin 66 lagunek atera dute gidabaimena euskeraz, 2012an, eta denen artean zozketa egin dute. Buruntzaldean 113 lagunek atera dute euskeraz; geroz eta gehiagok. Astelehenean banatu zi­tu­en sariak Luis Intxauspe Al­ka­teak. Hiru sarituez gain, ber­tan izan ziren bi autoeskoletako ordezkariak: Rafa Zu­laika, Hernani autoeskolakoa eta Nekane Otamendi, Ota­men­­di autoeskolakoa (La­gu­nak autoeskolakoek ez zuten azaltzerik izan).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!