Hernanik hiru puntu urrezko lortu zituen asteburuan, Trintxerperen kontra 1-0 irabazita. Erraz irabazteko partidurik ez dago Erregionalen Ohorezko mailan, eta 14garrenaren kontra lanak izan zituzten hernaniarrek irabazten. Era honetako garaipenek zapore hobea izaten dute askotan, eta lider dijoanak jakin behar du egoera zailenetan efektiboa izaten. Eta beste garaipen bat, eta beste jardunaldi bat lidertzan. Datorren astean, ikusgarria izango da aurren bigarrenen arteko burruka. Oiartzun eta Hernani puntu bakarreko aldearekin daude.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!