Dirulaguntzak emateko oinarriei buruz, gaur

Kronika - Erredakzioa 2013ko ots. 26a, 01:00

Kultura eta turismo batzordea bilduko da gaur 18:00etan Udaletxeko 1go bilera gelan, (4.pixua). Biteriko ikastaroen tasak aldatzeari buruz ariko dira, besteak beste. 2012an emandako dirulaguntzen justifikazioak ere izango dira, 9 talderenak hain zuzen. Eta azkenik, kulturako diru-la­guntzak eskatzeko oinarriei buruz ariko dira: ze agiri aurkeztu, eskabide orriak, irizpideak, nola puntuatu...
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!