Hernaniko emakume kirolariak, argazkietan

Kronika - Erredakzioa 2013ko ots. 26a, 01:00

Hernanin gero eta emakume gehiago dira kirola egiten dutenak, eta hori erakutsi nahi izan dute herriko talde desberdinek Biterin egin du­ten erakusketan. Emakumeak ere kirolari izena jarri diote erakusketari, eta bertan ageri dira Hernaniko emakumezko kirol taldeen argazkiak. Bi astez egongo da erakusketa Biteriko pasiloetan ikusteko moduan, martxoaren 9ra bitartean.

Lilatoia, datorren igandean
Bi helburu ditu erakusketak. Bat, emakumeen kirol jarduna erakustea, eta bi, Lila­toi­rako deialdia egitea. Dato­rren igandean da Lilatoia, urtero bezala, eta emakume guztiak animatu dituzte bertan parte hartzera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!