Hiru mozio, hitzarmen bat eta arautegi bat erabaki litezke gaur, 19:00etatik aurrera, Plenoan, besteak beste.
Martxoak 8 - Adierazpen instituzionala
Gainean da, emakume langilearen nazioarteko eguna, martxoak 8. Hori dela eta Hernaniko Udalak adierazpen instituzionala egin du, eta gaur irakurriko dute.
Parot Doktrina edo
197/2006 Doktrina
Mozioetako bat Parot Doktrinari buruzkoa da, edo ofizialki 197/2006 Doktrinari buruzkoa. «Zigor gehigarriaren ankerkeria» aipatuko dute gaur, eta horri buruzko mozioa bozkatuko da. Hernanin bost preso daude egoera horretan: Pakito Lujanbio, Kepa Pikabea, Inma Noble, Jose Jabier Zabaleta Baldo, eta Asier Ormazabal.
Sahara herriaren aldeko mozioak
Saharako herria bizitzen ari den egoera hizketagai izango dute gaurko Plenoan, hari buruzko mozioak erabaki bailitezke bertan.
Baratza Parkeari buruzko arautegia, erabakitzeko
Beste bi puntu nagusi ere badira Plenoan. Batetik, erabakitzeko izango dute Baratza Parkeari buruzko arautegia. Bestetik, Hernaniko herri barruko autobusari buruz ariko dira, hain zuzen ere, tarifa bateratzeko sistema jartzeko lakidetza hitzarmenari buruz.