Berrerabili, eta berria sortu

Kronika - Erredakzioa 2013ko ots. 25a, 01:00

Bigarren eskuko azoka antola­tzearen ardura hartu du Herna­niko Berrer@2 zentroak, eta duten asmoa da berrerabiltzea bultzatzea. Helburu horrekin, hilero egiten den azoka honetan erakutsiko dute berrerabilitako materialekin sortutako pie­za berri bat. Asteburu honetan es­tufa edo sukalde bat ikusteko aukera izan zen Atsegin­degin, berrerabilitako txapa eta latekin egina. Baita bertan be­ro­tu­tako te goxoa dastatzekoa ere!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!