Oroimeneko tiraldia gaur

Kronika - Erredakzioa 2013ko ots. 24a, 01:00

Liztormendi bolatokian jokatuko da gaur Endika Alustizaren Oroimeneko XX. Bola Txapelketa, (10:00- 11:30 / 16:30-17:30). Gipuz­koako Binakako Txa­pelketa berriz, lehengo asteburuan bukatu zen. Ur­nietako Xa­bier Irureta­goie­na eta J.A. Belaunzaran izan ziren ga­raile, 373 brilarekin. Hernaniarrak atzerago ge­ra­tu ziren: M.Arrozpide eta A.Goenaga 7garren 355 bri­la­rekin, M.Burugain eta J.Go­enaga 14garren 334 bri­la­rekin, eta A.Miner eta Ibon Miner 19garren, 308 brilarekin. Tiraldi indibi­dua­lean onena, Elur Txo­riko Miguel Burugain izan zen, 49 brila botata
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!