Marina D’Or hirian egingo dira gaur lasterketak, Kluben arteko Espainiako Kross Txapelketan. Goizeko 09:00etan hasiko dira lasterketak, eta lehenengo, kadete, jubenil, junior eta promesek hartuko dute parte. Eguerdi partean berriz, absolutu mailakoen txanda izango da, eta kross luze eta laburrak egingo dituzte.
Lau hernaniar tartean
Txapelketa kluben artekoa da, eta beste herrietako taldeetako kide moduan parte hartuko badute ere, hernaniarrak izango dira tartean. Kross laburrean Sergio Roman eta Eider Aldabek hartuko dute parte, Txindoki eta SuperAmara BAT klubekin, hurrenez hurren. Kross luzean berriz, Eduardo Gallego, Txindoki klubean, eta Rosi Talavera Goierri Garaia klubean ariko dira. Talde hauek ordea, ez daude faboritoen artean. Txapelketa indibiduala berriz, martxoan egingo da.