Ordiziari ez, baina Atleticori baietz!

Kronika - Erredakzioa 2013ko ots. 23a, 01:00

Derbia galdu zuen atzo Hernanik Ordiziaren aurka, 41-12. Atleticoren aurka jokatuko du hurrena, eta garaipena beharrezkoa izango du.

Derbia eta Gipuzkoako Kopa galdu zituen atzo Her­nanik, Ordizian. Hasieratik, ordiziarrak gehiago izan zi­ren. Baina hala ere, amore eman gabe eutsi zioten herna­niarrek, eta amaiera aldera puntu batzuk lortu zituzten, ez nahikoak, ordea, 41-12 galdu zuten. Lehenengo zatia bukatze­rako, Ordiziak 34 puntu zi­tuen, eta Hernanik berriz, bat ere ez. Hernanik ordez, ez zuen amore eman, eta tinko eutsi zion partidua bukatu arte. Egindako lanaren emaitza izan ziren lortutako 12 pun­tuak. Igor Genuak lortu zituen lehenengo 7ak, en­tsaioa egin eta ondoren, hau gauzatuta. Partidua buka­tzeko minutu baten faltan berriz, Iraitz Garmendiak lortu zuen bi­garren entsaioa, baina hau ez zuten gau­za­tzerik lortu. Azkenean, etxe­ra itzuli ziren, bonusik ere lortu gabe.

Giroa, hotza baina goxoa
Elur asko egin ez bazuen ere, hotz haundia egin zuen atzo Ordizian. Ondorioz, Altami­ra zelaiaren ondoan egitekoa zen bazkarira jende gutxi gerturatu zen. Hala ere, herrian barrena zaletu asko ibili zen, ta­bernetan eta txarangarekin gora eta behera; baita herna­niarrak ere. Jarraitzaileen go­xotasunik ez zuten falta izan jokalariek.

Atleticoren aurka, bai ala bai
Hurrengo partidua martxo­aren 16an jokatuko du Her­nanik, Atletico de Madriden aurka, Landaren. Nahitaez irabazi beharko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!