Badatoz Zuhaitz Eguna, Sagardo Kofradiaren kapitulua, Korrika eta Txistulari Txapelketa

Kronika - Erredakzioa 2013ko ots. 25a, 01:00

Udaberrian loreak nola, halaxe ernatzen dira martxoan ekintza kulturalak. Zuhaitz Eguna izango da larunbatean, eta segidan etorriko dira Kofradiaren kapitulua, Korrika eta Txistulari Txapelketa.

Zuhaitz Egunarekin hasiko dira, larunbat honetan, martxoko ekitaldi kulturalak. Aurtengoa berezia izango da, 40garrena, hain zuzen.  
Jarraian etorriko dira Sa­gardo Kofradiaren XVIII. ka­pi­tulua, hilaren 17an; eta Txis­tulari Gazteen IX. Txa­pel­keta eta Korrika, hilaren 23an. Kontzertuak, azokak, ikuskizunak eta erakusketak ez dira faltako hilabete osoan zehar.

Korrika 18, 23an
Korrika martxoaren 23an pasako da Hernanitik. Lasar­tetik barrena etorriko da 18:30ak aldera, eta As­tiga­rra­gara joko du. Hurrengo egunean bukatuko da, Baionan.

Udaberria, hilaren 20an
Udaberrian berehala sartu­ko gara: martxoaren 20an. 

Martxoko Kultur Agenda
MARTXOAK 2
l Zuhaitz Eguna.
l Haurrentzako antzerkia: Errekamari. Taldea: Txotxongillo taldea. Txalapartariak: Ixiar Jauregi eta Lara Mitxelena. Biteri kultur etxean, 11:00etan.
l Gazte Txokoa. Elikadura tailerra: elikadura kontzientea.
MARTXOAK 3
l Kontzertua: ‘Hernani’ Musika Eskolako Txistulariak. 13:00ean udaletxeko arkupeetan.
MARTXOAK 4-8
l Baratza balkoian ikastaroan izena emateko epea. Euskeraz. Biteri kultur etxean.
MARTXOAK 5
l Laburbira film laburren zirkuitua. Antolatzailea: Dobera. Biteri kultur etxean, 19:30etan.
l Erakusketa: Hernaniko Korrika erakusketaren azken eguna. Biterin, 18:00-20:00.
MARTXOAK 8
l Kontzertua: Hernasax taldea, Milagrosan.
l Gazte Txokoa. Emakumeen Nazioarteko Eguna (pelikula).
MARTXOAK 8,9
l Stock Azoka. Antolatzailea: berriak elkartea. Atsegindegin.
MARTXOAK 9
l Kalez Kale kantari. Plaza Berrin 12:00etan.
l Erromeria. Antolatzailea: San Joan Konpartsa. 18:30-20:30.
MARTXOAK 12-26
l Erakusketa: Margoak. Mariarro Peña eta eta Jose Angel Yanzi. Biterin, 18:00-20:00.
MARTXOAK 13
l Literatur Solasaldia. Nembrot. Jose Maria Perez Alvarez. Dinamizatzailea: Jose Luis Cancho (gazteleraz). Udal Liburutegian, 19:30etan.
MARTXOAK 16
l Gazte Txokoa. Bertso txapelketa.
MARTXOAK 17
l ‘Tolarea’ Gipuzkoako Sagardo Naturalaren Kofradiaren XVIII. kapitulua.
MARTXOAK 19
l Literatur Solasaldia. Gauaren usaina. Andrea Camilleri. Dina­mizatzailea: Ane Mayoz (euskeraz). Udal Liburutegian, 19:30etan.
MARTXOAK 20-21
l Gazte Txokoa. KORRIKA, marrazki lehiaketa.
MARTXOAK 22
l Eliz musika. Kantuz abesbatza. Agustindarren elizan, 19:30etan.
MARTXOAK 23
l Bigarren eskuko azoka, Atsegindegin.
l Korrika. 18:30ak aldera.
l Hernaniko Txistulari Gazteen IX. Txapelketa. Milagorsan (11:00-13:00 / 17:00-18:30).
MARTXOAK 24
l Kontzertua: Hernaniko Musika Banda eta ‘Hernani’ Musika Esko­lako Txistulariak. Udaletxeko arkupeetan, 12:30etan.
l Txistularien Topaketa: diana 10:00etan, kalejira 12:00etan, eta Ttun-ttuna Plazan, 18:00etan.
MARTXOAK 27
l Gazte Txokoa: mahai-futbol txapelketa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!