Euskerazko liburuak gomendatzeko txokoa, Kronikan

Kronika - Erredakzioa 2013ko ots. 24a, 01:00

Doberak eta Udal Liburutegiak jarri dute martxan Literatur Txokoa. Egitasmoarekin bultzatu nahi dute, herritarrek euskeraz irakurtzea. Gaurkoan, bigarren gomendioa dakar Kronikak.

Literatur Txokoa izeneko atal berria dauka Kronikak, urtarriletik. Txoko honetan, euskeraz idatzitako liburuei buruzko gomendioak egiteko aukera dute herritarrek. Dobera Euskara Elkarte­ak eta Udal Liburutegiak jarri dute martxan. Azpima­rratu dutenez, edozein herritarrek hartu dezake parte egitasmo honetan: «Ez dute adituek egindako iruzkinak izan beharrik. Euskeraz ida­tzitako liburu bat gustatu bazaizu, gomendatzera animatzen zaitugu. Nahikoa da idaztea ze sentitu duzun, ze gustatu zaizun...». Izan ere, Dobera eta Liburutegiaren helburua honakoa da: «He­rritarrek euskeraz irakurtzea bultzatu nahi dugu eta baita parte hartzea ere», diote.

Hilabeteko azken igandetan
Literatur Txokoak hilabeteroko maiztasuna du. Hilabe­teko azken igandetan argitaratuko dira herritarrek egindako gomendikoak Kro­nikan, 7garren orri honetan. Hasteko, urtarrilaren 27an Udal Liburutegiak egin zuen iruzkina. Bertol Arrietaren Alter ero liburua gomendatu zuen. Gaurko honetan, berriz, Ibon Idoiagak egin du gomendioa. Birgit Vander­beck-en Muskuiluak afaltzeko liburua irakurtzera animatu nahi ditu herritarrak.

Iruzkin laburrak
Iruzkinak edo gomendioak laburrak izan behar dute. 800 karaktere inguruko idatzi­ak izango dira, gehienez. Idatzi horiek hainbat modutara entregatu daitezke: emailez, dobera@dobera.com eta liburutegia@hernani.net helbideetara idatzita. Edo zuzenean Doberara edo Udal Liburu­tegira eramanda. Egilearen izen-abizenak jarri behar dira iruzkinetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!