Zortzi film labur eta Koldo Almandozekin solasaldia, asteartean

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 3a, 01:00

Dobera Euskara Elkarteak eta AEK euskaltegiak, Labur­bira antolatu dute asteartean, Korrika Kulturalaren barru­an. Hain zuzen, euskerazko 8 film labur ikusteko aukera izango da. Film labur horiek 2012 urtean egindakoak dira, bat izan ezik. Hori 2011koa da. Filmak 19:30etatik aurrera izango dira ikusgai eta aurretik, 18:30etan, solasaldia izango da Koldo Almandoz zinegile donostiarrarekin. Almandozek jendearen galderak erantzungo ditu eta berak egindako filmari buruzko azalpenak emango ditu, besteak beste. Laburbira honetan, Deus et machina izeneko film laburra aurkeztuko digu.

‘Beerbug’ - 2012 (8’)
Zuzendaria: Ander Mendia Etxebarria.
Sinopsia: Joek errepide ertzeko gasolindegi batean egiten du lan. Egun batean, garagardo bat hartzeko atseden hartzea erabakiko du. Edariaz gozatzeko ahaleginak huts egingo dio, norbait lapurretan ari baitzaio muturraren aurrean.

‘Desentxufatuak’ - 2011 (9’45’’)
Zuzendaria: Bernues anaiak.
Sinopsia: Zer egiten duzu dagoeneko balio ez duzula esaten dizutenean eta gizarteak albora uzten zaituenean? Nola egiten diozu aurre azken aurrerakuntza teknologikoak nagusi diren munduari, telebista zahar bat baino ez bazara?

‘Deus et machina’ - 2012 (8’30’’)
Zuzendaria: Koldo Almandoz.
Sinopsia: Langilea egunero joaten da fabrikara lanera. Eginbehar zehatz bat egin dezakeen langile bakarra da. Egunero makinak pizteko zeremoniari ekin, eta bere lan zehatz eta monotonoari helduko dio. Gaur, ordea, erabaki bat hartu du...

‘Oinaze egoitzak’  - 2012 (9’30’’)
Zuzendariak: Oihan Amezua, Karlos Ibarbia, Netzer Bereziartua eta Asier Sustaeta (Erabaki produkzioak).
Sinopsia: Bi pertsonaia bereziren arteko ezinezko amodio batek, beraien ahuldade eta gabeziak azaleratzen ditu.

‘Tortila’ - 2012 (8’15’’)
Zuzendaria: Iñigo Lopez.
Sinopsia: Bere senarrak ematen dizkion tratu txar eta jasaten dituen irainak direla eta, emakume batek harremana bukatzea erabakitzen du...


‘Elkartea’ - 2012 (16’)
Zuzendaria: Kote Camacho.
Sinopsia: Aspaldiko lau lagun elkartean biltzen dira afaltzeko. Arrastoa aspaldi galdu zioten bat, oso egoera larrian bizi da. Beste guztiek laguntza eskaintzen diote, hasiera batean behintzat. Benetako konpromisoa hartzea ordea, ez da hain erraza izango.

‘Hamaiketakoa’ - 2012 (4’)
Zuzendaria: Telmo Esnal.
Sinopsia: Egunero, ordu berean, Antonio eta Santik elkarrizketa berezi bat dute. Hiru emakume dira horren lekuko.

‘Berriro igo nauzu’ - 2012 (9’25’’)
Zuzendaria: Carlos Rodriguez.
Sinopsia: Azken 150 urteetako euskal baserriaren bilakaeraren hurbilpen bat da, Kirmen Uriberen testu batean oinarritua. Dokumentala eta fikzioa nahasten dituen garaiko laburmetrai bat, Morgancreak ekoiztua Donostiako San Telmo Museoarentzako. Gipuzkoako hainbat baserritan grabatua izan da. Mundu mailako 20 jaialditan aukeratua izan da eta Alemania, Italia eta Espainian hainbat sari jaso ditu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!