El Salvadorri irabazi zion... Ordiziari zergatik ez?

Kronika - Erredakzioa 2013ko ots. 23a, 01:00

Puntu premia latzean dijoaz hernaniarrak gaur Ordizia­ra, joan den asteko garaipena buruan dutela. El Salvadorri 8-3 irabazi zion Hernanik. Ordiziari zergatik ez? Sailka­pe­nean urruti daude bi taldeak, eta aldea dute joku puntuan ere. Hala ere, Herna­nik erakutsi du zenbat dezakeen, eta demostratzea bakarrik falta zaio. Gipuzkoako Kopa ere jokoan izango da.
Gaur, hernaniar guztiei dei egin diete, Ordiziako Altami­rara azaldu daitezela, arratsaldeko 16:00­etan, taldeari bul­tzatzera.
Gipuzkoarren arteko derbia, eta festa polita antolatu dute Ordizian, nahi duen guztiarentzat. Txaranga 13:00etan, bazkari herrikoia 14:00etan Altamira ondoan (3 euroan)... eta partiduaren ondoren, pin­txo-potea 18:00etan, eta kale-jira 20:00etan.

Baja haundiak bi taldeek
Jokalari on batzuk faltako dituzte bi taldeek gaur, eta hori izan liteke klabea, hotza eta euriarekin batera, gaurko partidua erabakitzeko.
Gainerakoan, Ordizia laugarren dago, eta play offa joka­tze­ko hautagaia da. Hernanik dena eman beharko du gaur, punturen bat lortuta, azken au­rre­ko postutik aterako baita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!