Rompe Ralph pelikula jarriko dute gaztetxoentzat, gaur eta bihar Biterin, arratsaldeko 16:30etan. Bideojoko bateko protagonistetako bat da Ralph; gaizkile papera egiten duena. Baina paper horrekin nazkatuta, Fix-it pertsonaia bezalakoa izan nahi duela erabakitzen du, hau da, heroia. Joko berri batean, heroi papera hartzeko aukera sortuko zaio Calhoun sarjentu maltzurrari aurre eginez. Baina ezustean, arerio arriskutsu bat askatuko du...