2012an hamar Goya sari jasotako pelikula da Blancanieves. Gaur 19:30etan eta 22:30etan eta bihar 19:30etan ikusi ahal izango da Biterin. Grimm anaien ipuin ezagunaren bertsio original bat da honakoa, zuri-beltzean eta mutua. 20garren hamarkadan eta Espainiako hegoaldean kokatzen da istorioa. Carmenek (Edurnezuri) ipotx torero talde batekin egingo du alde. Izan ere, bere amaordeak, Encarnak, haurtzaroa zapuztu dio, eta iragana atzean utzi nahiko du. Betiko istorioa modu bitxi batean kontatzen da pelikula honetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!