San Joanetako kartelak egin eta bidaltzeko epea ireki da

Kronika - Erredakzioa 2013ko ots. 23a, 01:00

Lanak entregatzeko epea apirilaren 5era artekoa da, eta saria 600 eurokoa izango da. Apirilaren 30a baino lehen erabakiko da irabazlea.

Beste urte batez, martxan jarri da San Joanak iragartzeko kartel lehiaketa. Lanak apirilaren 5era arte entregatu daitezke, Biteri kultur etxean, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etarako tartean. Irabazlearen berri apirilaren 30a baino lehen emango da, eta 600 euroko saria jasoko du.


Oinarriak, urterokoak
Kartel lehiaketan parte har­tzeko oinarriak urterokoak dira. Edonork hartu dezake parte, eta entregatutako lanen neurriak honako hauek izango dira: 32zm-ko zabalera eta 48zm-ko altuera izango dute, bai paperean eta baita kartoi-lumazko euskarrian aurkezten diren lanek ere, eta edozein koloretan eta modalitate artistikotan egin daitezke. Formato digitalean ere aurkeztu behar dira lanak, neurri berdinekin, eta 300ppp*ko erresoluzioarekin eta CMYK erako koloretan. Bestalde, kartelaren izenburua izango da SAN JOAN JAIAK. HERNANI 2013. Lanak sinadurarik gabe aurkeztu behar dira, baina sobre itxi batean egilearen datuak eman behar dira: izen-abizenak, helbidea eta telefonoa. Saria nori eman erabakiko dutenak izango dira San Joan Jai Batzordea eta Kultura Batzordea. 600 euro emango zaizkio irabazleari. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!