Ordezkapenak egiteko lan-poltsa sortuko da

Kronika - Erredakzioa 2013ko ots. 22a, 01:00

Hernaniko Gazte Txokoan ordezkapenak egiteko lan-poltsa osa­tzeko deialdia egin da. Interesa dutenek kurrikulumak utzi behar dituzte Gazte Txokoan bertan, asteartetik ostiralera (17:00-20:00) edo hernanikogaztetxokoa@gmail.com helbidera bidali. Kurriku­lumarekin batera bidali behar dira EGAko titulua edo baliokidea, eta aisialdiko begirale titulua edo hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak egin izanaren ziurtagiria.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!