Aste Santuan Zaharren Egoitzan gelditu ahal izateko, izenematea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2013ko ots. 22a, 01:00

Otsailaren 28an bukatuko da izena emateko epea, Aste Santuko oporraldian Zaharren Egoitzan gelditu ahal izateko. Zerbitzua zuzenduta dago menpekotasuna duten adinekoei, baina etxean bizi direnei, eta Aste Santuan bakarrik geratuko direnei. Izena emateko, Ongintzara jo behar da: 943 55 78 54, 943 55 74 61 edo aaizkorreta@hernani.net.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!