Estufa mota berri bat ezagutzeko aukera

Kronika - Erredakzioa 2013ko ots. 21a, 01:00

Hernaniko berrerabilpen zentroak antolatzen duen bigarren eskuko azoka egingo da larunbat honetan, Atsegindegin. Azoka guztietan berrikuntza baten berri emateko asmoa dute, eta oraingoan, estufa berezi bat ekarriko dute, kontserba latak eta txapak berrerabilita egindakoa. Infusioak hartzeko aukera ere jarriko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!