Gaur arratsaldeko 16:00etatik aurrera Galarretan jokatuko diren partiduetan 2garrena Sagardoaren Txapelketako 2garren jardunaldia izango da, eta Barrenetxea IV eta Endikak jokatuko dute, Zeberio II eta Urkoren aurka. Gaztetasuna eta esperientzia, aurrez aurre. Beste hiru partiduak: Matxin VI-Saldias / Ezkurra II-Aizpuru III; Ezkurra-Ion/Etxeberria IV-San Miguel; eta Etxabe II-Zubiri/Matxin III-Labaka. Jokalari guztiek dolu-zinta eramango dute soinean, aste honetan hil den Galarretako intendente izan den Jose Mari Salsamendi erremontista oriotarra gogoratzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!