Tuterako VI Erdi Maratoiko markarik onena, Ibai Albak

Kronika - Erredakzioa 2013ko ots. 21a, 01:00

Lehengo igandean Tuterako VI. Erdi Maratoia irabazi zuen Ibai Alba hernaniarrak, 1:11:46 denborarekin. Gainera, Espai­niako Atletismo Federazioak proba hau homologatu zuenetik egin den markarik onena izan da, Albarena. Bere atzetik sartu ziren helmugan, Alberto Ibañez gasteiztarra (43 segundura), eta Ivan Muñoz tuterarra (ia minutura).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!