Bi ekitali izango dira gaur, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Ikatza Liburugunean, otsaileko programazioaren barruan. Datorren ostegunean ere, gaur zortzi, beste emanaldi bat izango da.
Hitzaldia, proiekzioa eta kontzertua
Gaurkoan, hitzaldi bat eta kontzertua izango dira. Arratsaldeko 19:00etan, Experiencias de lucha contra el estado chileno hitzaldia eta proiekzioa emango dira, maputxe herriaren aldarrikapenen eta askapenerako mugimenduaren indartzearen inguruan. Hitzaldia eta proiekzioa bukatuta, kontzertua izango da. Petaluda en elm street bakarlari kataluniarrak abesti melodikoak eta rapa nahastuko ditu.
Morau, hilaren 28an
Otsaileko programazioarekin jarraitzeko, beste kontzertu bat antolatu dute Ikatza Liburuguneko kideek. Datorren ostegunean, kontzertua emango du Morau kantautore hernaniarrak, iluntzeko 20:00etatik aurrera. Umorea, gizartearen erretratu ironikoa eta pop kanta zuzenak entzuteko aukera izango da.