«Gure ideia da, puntua egitea, benetan»

Kronika - Erredakzioa 2013ko ots. 21a, 01:00

Asteartero elkartzen dira Biterin, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etarako tartean, puntua egiteko. Ondo pasa, jendea ezagutu, eta puntua egiten ikastea dira helburuak, Gema Alvaro arduradunaren hitzetan.

Asteartero Biterira ger­tu­ra­tzen direnei puntua egiten irakasten die Gema Alvarok. ‘Astearteko lagunartea’ edo ‘kluba’ jarri diote izena taldeari, asteartero elkartzen direlako, 17:00etatik 19:00etara. «Donostian ere bada antzeko talde bat, baina gauza txikiak egiten dituzte. Gure ideia da, puntua egitea, benetan». Da­torren ikasturterako ere hartu dute lekua, Biterin.

«Lehenengo egunean 43k eman zuten izena!»
«Remek, nire lagunak, galdetu zidan ea puntua egiten zuen norbait ezagutzen nu-en», dio Gema Alvarok. Ho­rrela konben­tzitu zuen lagunak, astearteko klub hau antolatzeko. Espero ez z­u­tena zen, lehenengo egunean 43 pertsonak izena ematea. «Lagunak esan zidan Ema­­kumeen Zentrorako nahi zutela puntu ikastaroa, eta kontratatu ere egingo nindutela. Baina nik ez nuen konpromisorik nahi. Gai­ne­r­a, ko­mer­tzioetarako-eta, egin dut puntua, baina baliteke norbaitek neri zerbait erakutsi behar izatea!». Hala ere, azkenean kon­ben­tzitu zuen, eta lagun artean puntua egiteko taldea sor­tzea erabaki zuten, doan. «El club de los viernes liburua irakurria nuen, eta horrelako zerbait imajinatzen nuen. Dozena erdi lagun, puntua egiteko eta ondo pasatzeko elkartuta. Baina ez 43!».

Oraindik bada tokirik
Gainezka eginda badabil ere, Gema Al­varok onartzen du ondo pasa eta jendea ezagu­tzeko balio duela taldeak, eta, badela tokirik: «ea mutilak ere animatzen di­ren!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!