LOMCEren aurkako protestak, Langilen

Kronika - Erredakzioa 2013ko ots. 21a, 01:00

Langile ikastolako Gelaburu Batzordeak bat egin du ‘Hezkuntzan Geu Eragile’ taldeak LOMCEren aurka martxan jarritako kanpainarekin. Ostiral honetan hasiko dira protestekin.

Hezkuntzan Geu Eragile taldeak martxan jarritako kanpainarekin bat egitea erabaki du Langile ikastolako Gelaburu Batzordeak (OOG). Gauzak horrela, LOMCE legearen aurkako hainbat protesta ekintza egingo di­tuz­te datozen egunetan: ostiral honetan kontzentrazioak, 12:00e­tan Haur Hezkuntzan eta 12:30e­tan Lehen Hezkun­tzan; murrizketen aurkako pankartak jarri eskolako eraikinetan; LOMCEk proposatutako murrizketen aurkako si­nadura bilketa, geletan nahiz azokan, datorren ostegunean; eta martxoaren 2ko manifestaziora joan Donos­tiara.

Babesa emateko eskea
Gurasoei ere dei egiten diete Delegazio­a­rekin harremanetan jartzeko, irakasle bat lehenengo egunetik ordezketzen ez bada, era honetako mezuak bidaliz: gure seme-alabak ez du irakaslerik. Harre­ma­netarako: 943 02 28 69/ huisg049@ej-gv.es (Lehen Hez­kuntzako pertsonala) edo 943 02 28 56 / huisgcet@ej-gv.es (ikaste­txeen arduraduna). Herriko beste ikastetxeei ere atxikipena eskatu diete.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!