Hernaniko bederatzi batel Pasai Donibanen izan ziren igandean, Gipuzkoako Batel Ligan jokatu den bigarren jardunaldian. Ez zuten garaipenik lortu, baina orokorrean, kluba gustora geratu zen egindako lanarekin. Infantil-kadete mailako neskek 2garren, 6garren eta 11garren egin zuten; infantil mutilek, 2garren eta 12garren; kadete mutilek, 9garren eta 19garren; jubenil mutilek, 7garren; eta jubenil-senior neskek 7garren. Hurrengo jardunaldia Orion jokatuko da, igandean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!