Lau partidu irabazi eta 8 galdu dituzte pelotari hernaniarrek asteburuan. Agirre eta Lazkano infantilek Gipuzkoako finalerako sailkatzea lortu zuten. Gainontzean ordea, albiste txarrak. Euskal Herriko finalerdiak jokatzeko aukerarik gabe geratu dira sub22 mailan, Urkizu eta Etxegoien, eta senior mailan, Arrieta eta Aizpitarte. Trinketean berriz, Lopez eta San Sebastian seniorrak mailaz jaitsiko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!