Korrika datorrela-eta, hainbat ekitaldi antolatu dira Hernani, Astigarraga eta Urnietan. Atzo bertan, Korrika erakusketa ireki zen Biterin, eta martxoaren 5era arte egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etarako tartean, eta larunbatetan, 11:00etatik 13:00era. Hernaniko Korrikak eta Gazte Asanbladako Euskara taldeak antolatu dute.
Irrien Lagunak, Urnietan
Larunbatean Urnietan, Irrien Lagunak izango dira, 17:00etan Saroben. Sarrerak salgai daude dagoeneko Lekaion eta Saroben, eta egunean bertan ere salduko dira, 16:30etatik aurrera Saroben, 3 eurotan.