Sagar Lasterra herri lasterketan izena emateko bi egun gelditzen dira (ostiralera arte), www.kirolprobak.net webgunean: 8 euro balio ditu txip horiak, eta 10 euro alokairuzko txip txuriak (hau itzuli egin beharko da lasterketa bukatutakoan). Hala ere, larunbatean eman ahal izango da izena, 15 eurotan.
Lasterketaren xehetasunak
Sagar Lasterra herri lasterketako 7garren edizioa egingo da larunbatean. Goizeko 11:00etan hasiko da, Hernaniko Arraun Elkarte paretik, eta kiroldegi atarian bukatuko da. Ibilbideak 8.900 metro ditu, herriko hainbat sagardotegiren bueltan.
Autobusak jarriko dira, guztiz doan, kiroldegitik lasterketa irteerara joateko, 10:10etan lehenengoa eta 10:30etan bigarrena.
Sariak, denentzat
Lasterketa bukatu bezala, sariak banatuko dira, irabazleentzat. Baina parte-hartzaileentzat kamixetak ere izango dira opari, eta gainera, Hernaniko sagardotegietan bi pertsonentzako afari edo bazkari bana zozketatuko dira.