500 antzerkizale, hiru egunetan

Kronika - Erredakzioa 2013ko ots. 19a, 01:00

Biteri lepo bete da Antzerki Zikloan. Hernaniko bi aktore ere ikusteko aukera izan da oholtza gainean: Mikel Laskurain eta Niko Lizeaga.

Antzerki Zikloak arrakasta izan du oraingoan ere. Hiru egunetan, Biteri lepo bete da. Denera, 500 antzerkizaletik gora bildu da. Gainera, antzezlan batzuen sarrerak lehenengo egunetan bukatu zi­ren. Oraingo honetan, hiru antzezlan hauek ikusteko auke­ra izan da: Emaztegaia­ren semea, Bejon­daigu­la! eta Gorda. Bi aktore hernaniar ere izan dira ohol­tza gainean: Mikel Laskurain eta Niko Lizeaga.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!