Bihartik zabalik, haurdunaldi tailerrerako izenematea

Kronika - Erredakzioa 2013ko ots. 19a, 01:00

Tailerra asteazkenetan emango da, martxoaren 13tik ekainaren 19ra, 18:00etatik 20:00etara.

Udaleko Berdintasun Sai­lak antolatuta, haurdunaldi tailerra emango da asteazkenetan, martxoaren 13tik ekainaren 19ra bitartean (martxoaren 27an eta apirilaren 3an izan ezik), arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, Biteri kultur etxean.
Izenematea bihar irekiko da, eta martxoaren 4ra arteko epea egongo da. Horretarako, idatzi a-yarza@hernani.net edo irantzu-j@hernani.net helbideetara edo deitu 943 33 70 17ra.  Gutxienez 12 astez haurdun daudenentzat eta hauen la­guntzailearentzat da tailerra; 39 euro ordaindu behar dira.

Haurdunaldiko sentsazio emozional eta fisikoak ezagutzeko tailerra
Josune Martirena psikologoak eta Marijo Artola terapeutak emango dute tailer hau. Bertan, amaren, umekiaren eta familia-guneko beste kideen arteko harremanak ezagutu eta landuko dira.
Besteak beste, erabili diren teknikak izango dira: arnasketa eta luzaketa ariketak, talde dinamikak, komunikazio ez bortitzeko metodoak, erlaxazioa...
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!