Aste Santurako hilabete inguru geratzen da eta urtero bezala, Gipuzkoako Diputazioak eta Ongintzak, egoitzetan aldi baterako egonaldiak egiteko aukera ematen die adinekoei. Hain zuzen, menpekotasuna duten, baina euren etxeetan bizi diren adinekoei zuzendua dago eta arrazoiren bat tarteko, Aste Santuan bakarrik geratuko direnei.
Eskaera egiteko azken eguna otsailaren 28a da. Epez kanpo ere eman daiteke izena, baina plazen kopurua mugatua denez, epe barruan egindako eskaerek izango dute lehentasuna.
Eskaera Ongintzan egin behar da. Horretarako: 943 55 78 54, 943 55 74 61 edo aaizkorreta@hernani.net.
15 egun edo hilabete bat
Egonaldiaren iraupena, gutxienez 15 egunekoa izango da eta gehienez hilabete batekoa. Zein egoitzetan izango den egonaldia Diputazioak erabakiko du. Bete beharreko baldintzak, honakoak: zerbitzua erabili nahi duen adinekoak Gipuzkoan erroldatua egon behar du; menpekotasuna duen adinekoa izan behar du eta gai izan behar du Zaharren Egoitza batean egoteko.
Adinekoak zaintzeko
ikastaroa, gaurtik
Ongintzak eta Matia Fundazioak ikastaroa antolatu dute menpekotasuna duten adinekoen zaintzaileentzako eta gaur izango da lehenengo saioa, 15:00etatik 17:00etara, Biterin. Izena emateko:
943 55 78 54 edo
aaizkorreta@hernani.net.