Hernaniko Txoko Feministak, Autodefentsa feminista tailerra antolatu du larunbatean Biterin, 09:45etatik 14:00etara. Kaleak berreskuratzen ari gara kanpainaren barruan antolatu du, bigarren autodefentsa tailer hau.
Azaldu dutenez, autodefentsa da, indarkeria sexistaren erroetara jo eta berarekin amaitzeko beharrezko diren jokabide, jarrera eta tresnak izatea. «Autodefentsaren bidez beti aurrera egiteko jarrera hartzen dugu; gure autoestimua indartu egiten baita. Gure burua maitatzea, errespetatzea eta jendeari behar denean mugak jartzen jakiteak eramango gaitu autonomiaz defendatzera. Jarrera matxistak identifikatu eta hauei uko egiten trebatzea, autodefentsa egitea da».
Eta gaineratu dute, tailer hauek espazio eta tresna interesgarriak direla autodefentsaren gaian sakontzeko eta emakumeak kontzientziatzeko.
Izena emateko: hernanikotxokofeminista@gmail.com
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!