Hernaniko arraunlariek Gipuzkoako Batel Ligako jardunaldia izango dute gaur Pasaian, 11:00etan. Ligari dagokion bosgarren jardunaldia izango da, baina jokatuko den bigarrena; izan ere, Mutrikun, Zumaian eta Trintxerpen jokatzekoak ziren hiru estropadak bertan behera geratu ziren, eguraldi txarraren ondorioz. Gaur, Hernaniko Arraun Elkarteak bederatzi batel eramango ditu: 3 infaltil-kadete neskak, 2 infantil mutilak, 2 kadete mutilak, 1 jubenil-senior neskak, eta 2 jubenil mutilak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!