Gipuzkoako Diputazioak orain dela astebete proposamen bat egin zuen Zaharren Egoitzako eta Eguneko Zentroko langileen hitzarmena bideratzeko asmoz eta langile eta patronalaren artean zegoen blokeoa askatzeko asmoz. Diputazioak konpromisoa hartu zuen 8,2 miloi euro jartzeko, lan baldintzak hobetu zitezen.
Asteartean azken bilera egin zuten sindikatuek eta Adegik, eta azken honek ez zuen onartu proposamena.
Horren aurrean, CCOO sindikatuak mobilizazioak deitu ditu otsailaren 27rako.