Jokin Mujika eta Andoni Portillo, munduko Olinpiadetan parte hartzeko bidean

Kronika - Erredakzioa 2013ko ots. 17a, 01:00

Jokin Mujika eta Andoni Portillo hernaniarrak Spain­Skills txapelketan ari dira parte hartzen, hau da, Lan­bide Heziketako Estatu­ko Txapelketan. Madrileko IFEMA feria gunean ari dira euren ezagutzak eta abile­ziak erakusten, bakoitza bere arlo­an. Mujika elektronikan ari da eta Portillo  Ingeneritza Me­ka­nikako Diseinua-CADen. Andoaingo La Salle Berroz­pe ikastetxeko ikasleak dira.
Mujikak eta Potillok, SpainSkillen parte hartzeko aukera izan dute, aurretik EuskoSkills txapelketa iraba­zi zutelako, hau da, Erkide­goko txapeldunak izan ziren. Iazko maiatzean izan zen hori, Ficoban.

250 ikasle inguru
Madrilen 250 ikasle inguru ari dira parte hartzen txapel­ketan, 33 espezialitatetan bana­tuta; hau da, skills-etan. SpainSkills-eko arlo ba­koitze­an lehenengo postua lortzen dutenek, WorldSkills nazioar­te­ko txapelketan hartuko du­te parte. Hain zuzen, mun­duko Olinpiadak dira eta Leip­zizen jokatuko da, Ale­manian, uztailaren 2tik 7ra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!