Mugi txartelaren kanpaina martxan da. Horren berri emateko, prentsaurrekoa eman zuten ostiralean, Diputazioko, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako eta hainbat Udaletako arduradunek, besteak beste. Kanpainak maiatzaren 19ra arte iraungo du eta herritarrei Mugi txartelari buruzko informazioa zabalduko zaie bitarte horretan. Txartela eskatzeko formularioak ere eskuragarri daude. Dagoeneko, 2.000 eskaera tramitatu dira. Martxoaren 4tik aurrera, jarriko da martxan Mugi txartela eta berari esker, tarifa sistema bakar bat izango dute Gipuzkoako garraio publikoek; baita Hernanikoek ere. Lurraldebus txartela dutenek ez dute aldatu behar, tarifa berriak zuzenean aplikatuko zaizkie.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!