Sagardoa dastatzen ikasteko aukera, Zelaia sagardotegian

Kronika - Erredakzioa 2013ko ots. 17a, 01:00

Sagardoa dastatzen ikasteko probaketa gidatuak egingo dira hainbat sagardotegitan otsaila, martxoa, apirila eta maiatzan. Zelaian, martxoan.

Laugarren urtez, sagardoa dastatzen ikasteko probaketa gidatuak egingo dira Hernani, Astigarraga, Ando­ain, Usurbil eta Azkaingo hainbat sagardotegitan. Aurten gainera, hainbat berrikuntza izango dira: familiei, hau da, guraso eta seme-alabei zuzendutako dastaketak egingo dira; sagardozaleek afaltzeko aukera izango dute dastaketaren ondoren; eta maridaje (nahasketa) gastronomikoak egingo dira.


Zelaian, martxoan
Sagardo probaketa gidatu hau­ek hasi dira dagoeneko. Otsa­­ilaren 16 eta 23an eta martxoaren 2an Astiga­rragako Zapiain sagardotegian egingo dira. Bertako probaketak zuzenduta daude sa­gardo­zaleei, eta guraso eta seme-alabei. Dastaketa eta pin­txoen prezioa 10 eurokoa da helduentzat, eta dohakoa gurasoek lagunduta joandako 18-25 urte bitarteko gazteen­tzako. Hernaniko Zelaia sagardotegian ere egingo dira probaketa gidatuak, baina hauek, martxoan izango dira. Hil horretan bertan egingo dira probaketak, baita ere, Asti­ga­rragako Gurutzeta eta Usur­bilgo Saizar sagardotegietan. Apirilean berriz, Azkaineko Txopinondo sagardotegian eta Andoaingo Gaztañaga sa­gardotegian egingo dra, eta maiatzan, Astigarragako Be­re­ziartuan.


Informazioa eta izen-ematea
Probaketa gidatu hauetan parte hartzeko izena eman behar da. Horretarako, harremanetan jarri Sagardoaren Lurraldea elkartearekin, 943 55 05 75 telefonora deituta, edo info@sagardoarenlurraldea.com helbidera idatzita. Hilero egingo diren probaketen datak eta hauen inguruko xehetasunak argitaratuko dira www.sagardoarenlurraldea.com webgunean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!